www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000219

Interesdunak baserri baten erdia erosiko du. Eskuratuko duen zatian, etorkizuneko bere etxebizitza eraiki nahi du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzari birdoitzeko espedientea eskatu dio zergak arindu ahal izateko. Baina Eusko Jaurlaritzak ez dio eman zera uste duelako: ukuiluari zegokion baserriaren zatia eskuratu duenez, ez dela ari birdoikuntza egiten, obra berria baizik. Har al daiteke bere etxebizitzaren sustatzailetzat eta inbertituko dituen kopuruengatik —eta eskatuko duen hipoteka-maileguarengatik— zergak arindu dakizkioke?



Interesdunaren ohiko etxebizitza izango dena eraikitzeko baserri baten zatia erostea etxebizitza-eraikitzetzat har daiteke, obrarako lizentzia, bizigaitasun-agiria eta obra berriko aitorpena baldin badaude betiere.

Baserriaren erdia erosteagatik ordaindutako kopuruak etxebizitza-eskuraketatzat hartzen dira eta kendu ahal izango dira. Arkitektoari eta aparejadoreari etxebizitzaren proiektu eran ordaindutako kopuruak etxebizitza eraikitzeko gastuetan sartzen dira.

Helburu horrekin hipoteka-mailegua lortuz gero, mailegu horretatik itzultzen diren kopuruak (amortizazioa gehi interesak) kendu ahal izango dira. Edonola ere, legez ezarritako mugei erreparatu beharko zaie.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali