Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000219
Interesdunaren ohiko etxebizitza izango dena eraikitzeko baserri baten zatia erostea etxebizitza-eraikitzetzat har daiteke, obrarako lizentzia, bizigaitasun-agiria eta obra berriko aitorpena baldin badaude betiere.
Baserriaren erdia erosteagatik ordaindutako kopuruak etxebizitza-eskuraketatzat hartzen dira eta kendu ahal izango dira. Arkitektoari eta aparejadoreari etxebizitzaren proiektu eran ordaindutako kopuruak etxebizitza eraikitzeko gastuetan sartzen dira.
Helburu horrekin hipoteka-mailegua lortuz gero, mailegu horretatik itzultzen diren kopuruak (amortizazioa gehi interesak) kendu ahal izango dira. Edonola ere, legez ezarritako mugei erreparatu beharko zaie.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.