Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000218
Lokala etxebizitzatzat har dadin, PFEZean dagozkion zerga-onurak ezartzeko, beharrezkoa izango da, Udal Ordenantzei jarraiki, dagokion etxebizitza-kalifikazioa lortzea, baita udal erroldan etxebizitzatzat alta eman eta Jabetzaren Erregistroan hartakotzat izena ematea ere.
Etxebizitza-kalifikazioa eskuratu arte, zergadunak, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik, kenkaria egin ahal izango du lokalaren eskuratze-balioari dagokion zenbatekoaren gainean, baldin eta:
Lonjetan egokitze-obrak egiteari dagokionez:
Kontsultaren xede den kenkariaren ondorioetarako, ohiko etxebizitza erostearen parekoak dira birgaitzeko erabiltzen diren kopuruak. Kenkaria egite aldera, birgaitze kontzeptuan sartzen dira zergadunek beren jabetzako lokaletan etxebizitza gisa gaitzeko asmoz egindako lanak, baldin eta lokal horiek beren ohiko etxebizitza badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 68. artikuluan aurreikusita dagoen bezala. Etxebizitza birgaitzeko modalitate honetan ez da eskatzen obrak kalifikatuko dituen Eusko Jaurlaritzaren ebazpenik.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.