saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000218

Etxebizitzarako egokituriko lonja kengarria al da ohiko etxebizitzan egindako inbertsio legez?



Lokala etxebizitzatzat har dadin, PFEZean dagozkion zerga-onurak ezartzeko, beharrezkoa izango da, Udal Ordenantzei jarraiki, dagokion etxebizitza-kalifikazioa lortzea, baita udal erroldan etxebizitzatzat alta eman eta Jabetzaren Erregistroan hartakotzat izena ematea ere.

Etxebizitza-kalifikazioa eskuratu arte, zergadunak, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioagatik, kenkaria egin ahal izango du lokalaren eskuratze-balioari dagokion zenbatekoaren gainean, baldin eta:

  1. Zerga aitortzeko borondatezko epea amaitzen den egunean, obrak burutzeko beharrezkoak diren lizentziak eskatu baditu.
  2. PFEZaren araudian etxebizitza eraikitzea hura eskuratzearekin parekatzeko aurreikusitako baldintzak betetzen badira.

Lonjetan egokitze-obrak egiteari dagokionez:

Kontsultaren xede den kenkariaren ondorioetarako, ohiko etxebizitza erostearen parekoak dira birgaitzeko erabiltzen diren kopuruak. Kenkaria egite aldera, birgaitze kontzeptuan sartzen dira zergadunek beren jabetzako lokaletan etxebizitza gisa gaitzeko asmoz egindako lanak, baldin eta lokal horiek beren ohiko etxebizitza badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 68. artikuluan aurreikusita dagoen bezala. Etxebizitza birgaitzeko modalitate honetan ez da eskatzen obrak kalifikatuko dituen Eusko Jaurlaritzaren ebazpenik.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali