saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000208

Telematikoki zor zati bat geroratu ahal dut?



Egoitza elektronikoaren bitartez zor zati baten gerorapenaren eskabidea egin nahi baduzu, hurrengo urrats hauei jarraitu beharko diezu:

  • Aurkezpenaren ordainketa-moduan EZ baduzu bankuko helbideratzea onartu:

    1. Ordainketa-gutun partziala eskatu beharko duzu menu nagusiaren Ziurtagiriak eta Ordainketa-gutuna aukeran. Zorren zerrendan aipatutako zorra agertu ezean, gehienez ordu erdiz itxaron mesedez. Zorra sistemara oraindik ez delako iritsi izan baitaiteke.
    2. Zor osoaren gerorapena eskatu.
  • Hurrenkera honetan egitea gomendagarria da, gerorapena eskatutakoan 24 orduko epea baino ez duzulako izango ordainketa-gutun partziala eskatzeko.

    Aurkezpenaren ordainketa-moduan bankuko helbideratzea hautatu baldin baduzu, ezinezkoa da ordainketa-gutun partziala telematika bidez eskatzea.

    Horrela gertatuz gero, bai eta eredua Ordainketa-gutuna ordaintzeko era hautatuta berriro egitea ezinezkoa den beste edozein kasutan ere (Sozietateen ereduaren kasuan adibidez, honetan ezinezkoa baita Helbideratzea ez den ordaintzeko beste formarik), honakoa egin beharko duzu:

    1. Gerorapena telematika bidez eskatzea eta
    2. ordainketa-gutun partziala eskatzea Ogasun eta Finantza Sailaren edozein bulegotan.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

gerarapenak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali