Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000203
Aitorpen edo autolikidazio “arrunta” lehenengoz aurkezten dena da.
Aitorpen osagarria aurreko aitorpen arrunt batean zerbait aldatzeko edo osatzeko aurkezten da eta ordezkoa hura ordezteko. Erabili ahal dira indarrean dagoen araudiak onartzen dituen kasuetan.
Bakarrik aurkeztu ahal izango da autolikidazio osagarri bat , honen emaitza aurrekoan baino sartzeko diru gehiago bada edo aurrekoan baino konpentsatzeko edo itzultzeko diru gutxiago bada. Bestela, BEZ atalera bideratutako zuzenketa eskaera egingo da, edo bidegabe sartutako kopuruen itzulketarako prozedura hasiko da.
Horrez gain, 349 ereduen edozein kasuetan aitorpen ordezkoak erabiliko dira datu berriak sartzeko edo aurretik aurkeztutako aitorpenen edukia aldatzeko. Eredu hauentzat ez da aitorpen osagarririk onartuko.
369 ereduaren kasuan, ez da ordezko aitorpenik ez aitorpen osagarririk aurkezten; zuzenketak eredu hori erabilita aurkeztu beharreko hurrengo autolikidazioan egin behar dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.