saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000203

Aitorpen eta autolikidazio arruntaren, osagarriaren eta ordezkoaren arteko diferentziak: noiz erabili behar da bakoitza?

Aitorpen edo autolikidazio “arrunta” lehenengoz aurkezten dena da.

Aitorpen osagarria aurreko aitorpen arrunt batean zerbait aldatzeko edo osatzeko aurkezten da eta ordezkoa hura ordezteko. Erabili ahal dira indarrean dagoen araudiak onartzen dituen kasuetan.

  • Osagarria: aurreko aitorpen bat osatzeko edo aurreko autolikidazio bat ordezteko aurkezten da.
  • Ordezkoa: Honelako aitorpenen xedea aurreko bat deuseztu eta erabat ordeztea da.

Bakarrik aurkeztu ahal izango da autolikidazio osagarri bat , honen emaitza aurrekoan baino sartzeko diru gehiago bada edo aurrekoan baino konpentsatzeko edo itzultzeko diru gutxiago bada. Bestela, BEZ atalera bideratutako zuzenketa eskaera egingo da, edo bidegabe sartutako kopuruen itzulketarako prozedura hasiko da.

Horrez gain, 349 ereduen edozein kasuetan aitorpen ordezkoak erabiliko dira datu berriak sartzeko edo aurretik aurkeztutako aitorpenen edukia aldatzeko. Eredu hauentzat ez da aitorpen osagarririk onartuko.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali