saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000191

Ordain daiteke Bizkaibai bitartez Internetez aurkeztutako autolikidazio baten berrikuspenaren ondoriozko likidazioa?

Bai. Hona prozedura:

  1. Bizkaibairen menu nagusian sartu www.bizkaia.eus/bizkaibai orrialdean identifikatuta.
  2. Menuaren eskuinean, goialdean, “Ziurtagiriak eta ordain gutunak” ataleko “Eskabideak” sakatu behar da.
  3. Eskabide mota hautatu: “Ordain gutuna”.
  4. Hurrengo pantailan ekitaldia eta ordaindu beharreko zorraren mota hautatu.
  5. Ondoren, hautatutako ekitaldiko eta motako zor ordaindu gabeen zerrenda agertuko da; hala ere, ondokoak ez dira bistaratuko:
    • Baxa emateko dauden zorrak: Zerga zor hauek Foru Ogasunak baxa ontzat noiz emango daude.
    • Geroratutako zorrak: Gerorapen Atalak ordainketa geroratzea onartu dien zerga zorrak.
    • Etendako zorrak: Kobrantza prozedura etenda daukaten zorrak.
  6. Ezkerreko laukietan ordaindu beharreko zorrak markatu eta ondokoetako bat klikatu:
    • “ordain gutunak eskuratu”, zorrak banku erakunde batean edo “Lineako ordainketa” bidez ordaintzeko.
    • “ordainketa” (eskuinaldean), banka elektronikoaren bidez ordaintzeko.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Zergak ordaintzea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali