Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000185
Aurkezteko dauden aitorpen guztiak aurkeztu behar dira eta zor guztiak ordaindu.
Aitorpenak aurkeztu direlako frogagiriak eraman behar dira Zentsuen mahaira: han dena ondo dagoen egiaztatuko dute.
Erregistroetan 035 inprimakia beteko dute eta 10 eguneko aldian jasoko da; gero hura aurkeztu behar da Merkataritzako Erregistroan, bazterreko oharra kentzeko.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.