www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000183

Zein kasutan eman behar zaie IFZ atzerritarrei?



Oro har, atzerritarrei ez zaie identifikazio fiskaleko zenbakirik esleitzen. Arau hori bakarrik apur daiteke baldin eta honako hiru kasu hauetako bat gertatzen bada:

  1. Atzerritarrek egiaztatzen badute ez dutela AIZa eduki beharrik, hona hemen kasuak: agente diplomatikoak, kontsuletxeetako funtzionarioak, misio iraunkorretako langileak edo gobernuarteko erakundeen ordezkaritzetako langileak eta nazioarteko edo gobernuarteko erakundeetan dihardutenak.
  2. AIZa eskatu eta oraindik ere lortu ez dutela egiaztatzen badute, baldin eta premiazko zerga-eragiketa bat egin behar badute eta haren egiaztapena behar badute.
  3. Barne Ministerioak emandako ziurtagiri bat aurkezten badute, atzerritarra AIZa izatera behartuta ez dagoela adierazteko.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali