saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000173

Zeintzuk dira ibilgailuen matrikulazioaren gaineko zerga bereziaren zerga-tasak aplikatzeko ibilgailu mota guztien epigrafeak?



1. epigrafea:
  1. Ibilgailuak, baldin eta horien CO2 emisio ofizialak 120 g/km-tik beherakoak badira. Salbuetsita daude «quad» motako ibilgailuak eta 6., 7., 8. eta 9. epigrafeetako ibilgailuak
  2. Motor bakarra duten ibilgailuak, eta motor hori ez bada barruko konbustiokoa. Salbuetsita daude «quad» motako ibilgailuak.
2. epigrafea:

Ibilgailuak, baldin eta horien CO2 emisio ofizialak 120 g/km-tik gorakoak eta 160 g/km-tik beherakoak badira. Salbuetsita daude «quad» motako ibilgailuak eta 9. epigrafearen barruko ibilgailuak.

3. epigrafea:

Ibilgailuak, baldin eta horien CO2 emisio ofizialak 160 g/km-tik gorakoak eta 200 g/km-tik beherakoak badira. Salbuetsita daude «quad» motako ibilgailuak eta 9. epigrafearen barruko ibilgailuak.

4. epigrafea:
  1. Ibilgailuak, baldin eta horien CO2 emisio ofizialak 200 g/km-koak edo hortik gorakoak badira. Salbuetsita daude «quad» motako ibilgailuak eta 9. epigrafearen barruko ibilgailuak.
  2. CO2 emisioen neurketak egin behar dituzten ibilgailuak, emisio horiek egiaztatzen ez direnean.
  3. N2 eta N3 kategorietako ibilgailuak, etxebizitza moduan gaituta daudenak.
  4. «Quad» motako ibilgailuak. Quad» motako ibilgailutzat jotzen da lau gurpil edo gehiagoko ibilgailua, eskuleku baten bidez gidatzen dena. Gidaria zangalatrau eserita doa; ibilgailuak errepidetik kanpo erabiltzeko egokia den trakzio sistema du.
  5. Motor nautikoak. Motor nautikotzat jotzen da motor baten bidez propultsatzen den ontzia, eserita, zutik edo belauniko dauden pertsona batek edo gehiagok gidatzeko eta maneiatzeko proiektatuta dagoena, krosko baten mugetan eta ez krosko barruan.
5. epigrafea:
  1. 1., 2., 3., 4., 6., 7., 8. edo 9. epigrafeetan sartzen ez diren ibilgailuak
  2. Josteta eta uretako kiroletarako ontziak, motor nautikoak salbuetsita.
  3. Hegazkin, hegazkin txikiak eta bestelako aireontziak.
6. epigrafea:

9. epigrafeko c) hizkiaren barruan sartzen ez diren motozikletak, horien CO2 emisio ofizialak ez direnean 100 g/km-ra iristen.

7. epigrafea:

9. epigrafeko c) hizkiaren barruan sartzen ez diren motozikletak, horien CO2 emisio ofizialak 100 g/km-tik gorakoak eta 120 g/km-tik beherakoak direnean.

8. epigrafea:

9. epigrafeko c) hizkiaren barruan sartzen ez diren motozikletak, horien CO2 emisio ofizialak 120 g/km-tik gorakoak eta 140 g/km-tik beherakoak direnean.

9. epigrafea:
  1. Epigrafe honetako c) hizkiaren barruan sartzen ez diren motozikletak, horien CO2 emisio ofizialak 120 g/km-koak edo hortik gorakoak direnean.
  2. Epigrafe honetako c) hizkiaren barruan sartzen ez diren motozikletak, horien CO2 emisio ofizialak egiaztatzen ez direnean.
  3. 74Kw (100 cv) CEE potentzia duten motozikletak, eta gehieneko potentzia garbia, ibilgailuaren masa martxaren norabidearekin, 0,66 edo handiagoko kw/kg balioetan adierazita, CO2 igorpen ofizialak kontuan izan gabe.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali