saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000171

Nola lortu daiteke JEZen salbuespenaren ziurtagiri bat?

Idatziz edo faxez eska daiteke, edo Ogasuneko edozein bulegotara bertaratuta.

EJZren atalean bakarrik egiten da ziurtagiri hori, Foru Ogasunaren bulego zentralean. Beste bulegoren batean eskatuz gero, ez da berehala ematen.

Pertsona fisikoa izanez gero, NANa aurkeztu behar da. Eskaera egiten duen pertsona interesduna ez bada, beharrezkoa da interesdunaren baimena aurkeztea. Baimen horretan, ziurtagiria jasoko duenaren NANa eta izen osoa adierazi behar dira, eta interesdunaren NANaren kopia eta baimendutakoaren jatorrizko NANa aurkeztu behar dira.

Pertsona juridikoa izanez gero, enpresaren legezko ordezkariak sinatu behar du eskabidea, eta enpresaren IFZren eta ordezkariaren NANaren fotokopiak aurkeztu behar ditu, bai eta ordezkariaren ahalordeenak ere. Enpresaren legezko ordezkaria bertaratzen ez bada, ziurtagiria posta elektronikoz bidaliko da enpresaren helbide fiskalera edo jakinarazpenak egiteko Ogasun Sailean agertzen den helbidera.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali