www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000169

Zeintzuk dira ibilgailuen matrikulazioaren gaineko zerga bereziaren salbuespenerako beharkizunak ezinduentzat?



Matrikulazioaren gaineko Zergaren ordainketatik salbuetsita egoteko beharkizunak ondoko hauek dira:

  1. Egoitza Bizkaian edukitzea.
  2. Ondoko dokumentazioa aurkeztea, aldez aurretik eskatzen da 05 inprimakiaren bidez.
    • Desgaitasunaren ziurtagiria edo ebazpena (edo Gizarte Segurantzaren baliokidea), % 33koa edo handiagoa izan beharko duen desgaitasun-maila adierazten duena. Zer desgaitasun mota dagoen eta pertsonaren mugikortasunari eragiten dion zehaztu behar da (hori Bizkaiko Foru Aldundiaren desgaitasun-ziurtagirian zehazten da).
    • Ezinduaren gidabaimena, halakorik badu. Gidabaimenik ez badu, minusbaliatuen elkarte baten ziurtagiria behar du, edo medikuaren ziurtagiri bat, ezinduak mugitzeko autoa behar duela dioena.
    • Ibilgailuaren faktura.
    • Ibilgailuaren fitxa teknikoa.
    • NAN.

Ibilgailua 4 urte baino lehen saltzen badu:

  • Salbuespenari helduz beste ibilgailu bat erosten bada, salbuespena eman zen unean zegokion hasierako zenbatekoa (ibilgailua matrikulatzeko unea) eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu.
  • Beste ibilgailurik erosi ezean, autolikidatu eta zerga ordaindu beharko du, salmenta-datan ibilgailuak tauletan duen balioa oinarri hartuta. Kasu horretan, ezin izango da matrikulatu salbuetsitako beste ibilgailu bat, harik eta 4 urteko hasierako epea amaitu arte.

Ezgaitua 4 urte pasatu baino lehenago hiltzen bada eta bere oinordekoek hartzen badute ibilgailua salbuespena mantentzen da. Baina oinordekoek saltzen badute ibilgailua lortutako salbuespenaren zatia itzuli beharko dute.

05 inprimaki betegarria: Zenbait Garraiobideren gaineko Zega Berezia. Zergapean ez egoteko eta salbuesteko eskabidea.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali