Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000169
Matrikulazioaren gaineko Zergaren ordainketatik salbuetsita egoteko beharkizunak ondoko hauek dira:
Ibilgailua lau urte igaro aurretik salduko balu zerga ordaindu beharko luke. Ez badu gidatzeko txartelik minusbaliatuen elkarte baten ziurtagiria edo mediku baten ziurtagiria behar du, minusbaliatu horrek lekuz aldatzeko kotxe bat behar duela adieraziko duena.
Ezgaitua 4 urte pasatu baino lehenago hiltzen bada eta bere oinordekoek hartzen badute ibilgailua salbuespena mantentzen da. Baina oinordekoek saltzen badute ibilgailua lortutako salbuespenaren zatia itzuli beharko dute.
Ezgaituak 4 urte baino lehen erosten badu beste ibilgailu bat, urte horiek betetzeko falta zaizkion salbuespenaren zatia gehi atzerapen korrituak itzuli beharko ditu, eta beste salbuespen batez gozatu ahal izango du.
05 inprimaki betegarria: Zenbait Garraiobideren gaineko Zega Berezia. Zergapean ez egoteko eta salbuesteko eskabidea.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.