saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa

www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000160

Zeintzuk dira Bizkaibai bidez eskuratu daitezkeen ziurtagiriak?

BizkaiBairen bidez ondoko ziurtagiri hauek eskatu daitezke:

ONDASUNAK

Ondokoa ziurtatzen du:

  • Ea interesatua Jarduera Ekonomikoetan alta egoeran dagoen eta zein epigrafetan.
  • Hiri izaerako ondasun higiezinak Bizkaian horien titularra interesatua denean.
  • Hiri izaerako ondasun higiezin salbuetsiak horien titularra interesatua denean.
  • Landa izaerako ondasun higiezinak Bizkaian horien titularra interesatua denean.
  • Aktiboak (kontuak), titularra interesatua denean.
EZ ERRENTA

Ondokoa ziurtatzen du:

  • Interesatuak inoren pentzudan egiten duen lanagatiko etekinak.
  • Interesatuak errenta aitorpenik aurkeztu duen ala ez.
ONDASUNAK ETA EZ ERRENTA

  • Baldin eta errenta aitorpenik aurkeztu badu, horren datuak xehekatzen dira.
ZERGA EGOERA

"Foru Ogasunarekiko ordainketetan egunean egoteko agiri moduan" balio duen ziurtagiria. Ondokoa ziurtatzen du:

  • Ea interesatua Jarduera Ekonomikoetan alta egoeran dagoen eta zein epigrafetan.
  • Interesatuak azken hiru ekitaldietan aurkeztu dituen aitorpen-likidazioen zerrenda.
  • Interesatuak ordaintzeke zorrik duen ala ez
ERRENTA

Ondokoa ziurtatzen du:

  • Interesatuak inoren pentzudan egiten duen lanagatiko etekinak.
  • Interesatuak errenta aitorpenik aurkeztu duen ala ez.
  • Baldin eta errenta aitorpenik aurkeztu badu, horren datuak xehekatzen dira.
SARRERAK

Foru Ogasun honetan sarrera bat egitearen ziurtagiria.

POSITIBOA

Ondokoa ziurtatzen du: zerga betebeharrei dagokienez, ea eskatzaileak administrazioarekin kontratuak egiteko beharkizunak betetzen dituen, hau da, 1098/2001 Errege Dekretuaren 13. artikuluak ezarri duenarekin bat:

  • Interesatua zerga-betebeharpekoa den zergen aitorpenen aurkezpenetan egunean dagoela.
  • Betearazpidetzako aldian zerga zorrik ez dela azaltzen edo, azaltzen badira, geroratuta, zatikatuta edo etenda daudela.
KONTRATAZIOKOAK

Ondokoa ziurtatzen du obren betearazpenaren edo zerbitzuen prestazioaren kontratazio edo azpikontratazioaren ondoreetetako, 2/2005 Forua Arauaren 42.1.e) artikulua eta 58/2003 Legearen 43.1.f) artikuluarekin bat:

  • Interesatua zerga-betebeharpekoa den zergen aitorpenen aurkezpenetan egunean dagoela.
  • Betearazpidetzako aldian zerga zorrik ez dela azaltzen edo, azaltzen badira, geroratuta, zatikatuta edo etenda daudela.
  • Enpresa kontratatzailearen IFK eta izena.
JARDUERA EKONOMIKOETAKOAK

Ondokoa ziurtatzen du:

Ea interesatua Jarduera Ekonomikoetan alta egoeran dagoen eta zein epigrafetan.

BIRSALTZAILEA IZATEA

Ondokoa ziurtatzen du:

Ea interesatuak birsaltzailea izaera duen

ORDAINKETA GUTUNAK

Eskatzeko bulego birtualera sartu behar da eta Menu Nagusian, Ziurtagirietan eta Ordainketa Gutunetan, Eskabideak hautatu.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ziurtagiriak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

e-mailez bidali