www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000154
Non kontsulta dezaket higiezin baten katastroko erreferentzia?
Higiezin baten katastroko erreferentziak kontsulta daitezke:
- Katastroaren web orrian (www.bizkaia.eus/catastro), bisore grafikoan sartuta, hainbat bilaketa modu daude. Ohikoenak dira posta helbidez edo modu grafikoan bilatzea, kontsultatu nahi dugun higiezina kokatuta dagoen eraikinean zuzenean klik eginez. Ondasun Higiezinen eta hura osatzen duten elementuen erreferentziak kontsulta daitezke (zenbaki finkoak).
- Ogasun eta Finantza Saileko jendeari arreta emateko eskatuz, telefonoz edo aurrez aurre, hitzordua eskatuz.
- Higiezinen jabetza-eskrituretan, horien amaieran, katastroko ziurtagiri bat erantsi ohi da, erreferentziak jasotzen dituena.
- IBOaren ordainagirietan ondasun higiezina osatzen duten elementuetako baten erreferentzia agertu ohi da.
Higiezinaren jabeak bagara eta identifikazio elektronikoa baduzu, Katastroko Bulego Birtualera sar zaitezke modu mugatuan, gure ondasunen ziurtagiri bat lortzeko, non zenbaki finkoaren erreferentziak agertuko diren. Higiezin bakoitzaren ziurtagiri indibiduala eta eskubideren bat duzun higiezin guztiak jasoko dituen ziurtagiri kolektiboa eskuratu ahal izango dituzu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli