www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000152

Nork dauka katastroko ziurtagiri bat eskatzeko baimena? Non eska dezakezu?



Datu babestutzat joko dira Higiezinen Foru Katastroan titular gisa inskribaturik daudenen izena, abizenak, sozietatearen izena, identifikazio-kodea eta helbidea.

  • Datu babestuak dituzten ziurtagiriak ondoko hauek eska ditzakete:
    • Titularrak.
    • Dokumentu publikoaren bidez titularrarekiko lotura egiaztatzen duen pertsonak (adibidez, jaraunspena onetsi duen jaraunsleak).
  • Landa-ziurtagiriei dagokienez, mugakideek katastroko kontsulta eskatu ahal izango dute

Titularrek katastroko ziurtagiriak eskatu ahal izango dituzte Katastroaren Bulego Birtualaren bidez, sinadura digitaleko ziurtagiriren baten bidez nortasuna egiaztatu ondoren.

Gainerako ziurtagiriak modu librean lortzen dira Katastroaren Bulego Birtualaren helbidean.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali