saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000152

Nork dauka katastroko ziurtagiri bat edo kontsulta katastrala bat eskatzeko baimena?



Ziurtagiriaren arabera.

Datu babestutzat joko dira Higiezinen Foru Katastroan titular gisa inskribaturik daudenen izena, abizenak, sozietatearen izena, identifikazio-kodea eta helbidea.

  • Datu babesik gabeko ziurtagirien kasuan (katastroko kontsultak) eskatzen dituen edonori ematen zaizkio eta era askean eskura daitezke katastroaren bulego birtualean. Kontsulta horietan izena, abizenak, sozietatearen izena, identifikazio-kodea eta helbidea.ez dira agertzen.
  • Ondoko hauek eska ditzakete datu babestuak dituzten ziurtagiriak:
    • Titularrak.
    • Dokumentu publikoaren bidez titularrarekiko lotura egiaztatzen duen pertsonak (adibidez, jaraunspena onetsi duen jaraunsleak).
    • Landa katastroko ziurtagirietan, mugakideei kontsulta bat emango zaie.

2009ko azarotik aurrera jabeek egingo dituzten katastroko ziurtagirien eskabideak la Katastroaren Bulego Birtualaren bidez egiteko aukera egongo da. Aldez aurretik identitatea egiaztatu behar da Bizkaibai txartelaren edo sinadura digitaleko ziurtagiri baten bidez (NAN elektronikoa, IZENPE, ONA, etab.).

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali