saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000151

Zein da aurkeztu behar dudan dokumentazioa Segregazioak edo agregazioak egitean hiri-lur katastroan?

XedeaZatiketa / banaketa

Lokal, etxebizitza, lur-zati eta abarren zatiketa fisikoa dakarren aldaketa fisikoarekin hasten da prozedura, katastroko unitate berrietan nahiz sortutako lokal, etxebizitza, lur-zati, etab. berrietan. Zatituriko unitatea (hasierakoa) aldatu egingo da, maila grafikoan nahiz alfanumerikoan, ezaugarri berrietara egokitzeko, eta unitate berriei alta emango zaie. Zatiketa batean, hasierako finkak jarraitu egingo du txikiagoa bada ere, eta banaketan hasierako finka desagertu egiten da. Jarduketa horien ondorioz, berriz kalkulatuko da unitate guztien katastroko balioa.

Taldekatzea / gehitzea

Erregistroko bi finken elkartze fisikoa dakarren aldaketa juridikoarekin hasten da prozedura, eta elkarturiko unitate guztiei baja ematean datza, aurreko guztien batura gisa eraturiko bat izan ezik. Mantenduriko unitatea aldatu egingo da maila grafikoan nahiz alfanumerikoan ezaugarri berrietara egokitzeko. Taldekatzearen eta gehitzearen arteko desberdintasuna azalerari buruzko lege irizpide batek ematen du, ukituriko elementuei dagokienak. Gehitzean, finka baten azalera gehitzen zaio beste bati, eta taldekatzean finka berria sortzen da. Jarduketa horien ondorioz, berriz kalkulatuko da unitate guztien katastroko balioa.

Ekarri beharreko agiriak eta formulaioak

  • S.C inprimakia.
  • Teknikari eskudunak izenpeturiko eta eskalara eginiko planoak, aurreko eta egungo egoerari dagozkienak.
  • Eskrituren fotokopiak.
  • Udal lizentzia (eskriturarekin batera joan daiteke).
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali