www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000146

Zer dokumentazio aurkeztu behar du zergadun batek azalerarekin ados ez dagoenean?



Katastroko azalera ez da azalera erabilgarria, ezta eskrituren azalera ere; beraz, aldaketa bat eskatu aurretik, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:

  • Eraikuntzen kasuan, katastroko azaleratzat hartuko da eraikin baten perimetroko paramentuen kanpoko lerroan eta, hala badagokio, mehelinen ardatzetan sartutakoa, argi-patioen eta elementu komunen azalera kenduta eta terrazak eta/edo balkoiak kalkulatzeko azalera erantsita. Honako hauek kontuan hartuta:
    • o Begiratokiak: azalera % 100ean zenbatzen da.
    • o Balkoiak, ataripeak eta terraza estaliak; horien azalera % 50ean zenbatzen da. Hiru orientaziogatik itxita badaude, haien azalera % 100ean zenbatzen da.
    • o 1,50 m-tik beherako altuera duten azalerak ez dira zenbatzen.
    • Katastroko azalera eraikuntzaren obra-amaierako planoen arabera zehazten da, eta katastroan jasotzen da katastroko krokis batean.

    Etxebizitzen kasuan, katastroko azalera erabilgarria baino % 15-20 handiagoa izan daitekeela kalkulatzen da.

    Batzuetan, gure elementua eraikineko solairu batean gaizki kokatuta dagoelako gertatzen da akatsa (adibidez, gure etxebizitza iparraldera begira dago eta katastroan hegoaldera begira dago). Horretarako, komeni da katastroko bisorean instalazioko krokisa egiaztatzea eta, akatsen bat hautemanez gero, elementuak plantaren barruan behar bezala kokatzeko eskatzea.

  • Lurren kasuan: Katastroko azalera horizontalki proiektatutako mugek dutena da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
  • a. Eraikinaren egungo egoerari dagozkion eskalako planoak, teknikari eskudunek sinatuak. Lursailen kasuan, katastroko lursailei eta geoerreferentziatuei buruzkoa ere izan beharko du.
  • b. Argazkiak, katastroko teknikariei egoera hobeto interpretatzen lagun diezaieketela uste bada.
  • c. Ondasunaren tituluaren fotokopia (eskriturak, epai judiziala edo administrazio-agiria) edo erregistroko ohar soila, ondasuna, azalera, mugak eta abar deskribatzen dituena.
  • d. Dokumentazio grafikoa (argazkiak eta kokapen-planoa, orubearen planoa, solairu bakoitzaren planoak, aurretiko bistak eta sekzioak) formatu digitalean aurkeztu beharko da. Edozein formatuk izango du balio (.pdf .jpg edo CAD .dwg .dxf .shx .shp .prj .dfb formatuak). Entrega-euskarria USB memoria bat izango da.
  • e. Eskuzko esleipen okerraren kasuan, komunitateko lehendakariaren idazkia, katastroko krokisari buruz pertsona titularren kokapen egokia adierazten duena.
 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali