www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000143
Non eta zein da titulartasun aldaketa edo zuzenketa bat eskatzeko aurkeztu behar dudan dokumentazioa Katastroko dautetan?
Non eskatu titulartasuna aldatzeko
Esteka honetan, izapidea non egin dezakezun jakinaraziko dizugu:
Titulartasun aldaketak: internet bidez edo aurrez aurre
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Titulartasun aldaketen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke eta kasu jakin bakoitzean aurkeztu beharko den dokumentazioa ondoko zerrenda honetan ematen da:
- Salerosketa: Eskrituren fotokopia edo titulartasun horrekin erregistroan inskribatuta egotea egiaztatzea (erregistroko kontsulta).
- Dohaintza: Dohaintza eskrituren fotokopia.
- Oinordetza: Adjudikazioaren eta jaraunspena onartzearen legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
Salerosketa/dohaintza/ondorengotza kasuetan, dagokion eredua aurkeztu behar da (600/651/650). Ogasunean dokumentu publikoa (eskriturak) aurkeztu baduzu, dokumentuaren erreferentzia (notarioa/protokoloa/data) edo TR/SU espedientearen erreferentzia baino ez duzu aurkeztu beharko.
- Dibortzioa edo banaketa : Hitzarmen erregulatzailearen fotokopia eta epailearen epaiaren fotokopia.
- Ezkontzako araubide ekonomikoaren aldarazpena: Eskrituren fotokopia.
- Desjabetzeak: Okupazio eta baiespenaren akta.
- Azalera eskubideak: Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
- Administrazioaren emakida: Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
- Ez da inoiz titularra izan: Jabetza-erregistroaren ziurtagiri negatiboa.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli