saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000143

Zein da titulartasun aldaketa bat eskatzeko aurkeztu behar dudan dokumentazioa Katastroko dautetan?

Titulartasun aldaketen arrazoia

Titulartasun aldaketen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke eta kasu jakin bakoitzean aurkeztu beharko den dokumentazioa ondoko koadro honetan ematen da:

  • Salerosketa

    Eskrituren fotokopia edo titulartasun horrekin erregistroan inskribatuta egotea egiaztatzea (erregistroko kontsulta).

  • Dohaintza

    Dohaintza eskrituren fotokopia.

  • Oinordetza

    Adjudikazioaren eta jaraunspena onartzearen legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).

  • Dibortzioa edo banaketa
    • Hitzarmen erregulatzailearen fotokopia.
    • Epailearen epaiaren fotokopia.
  • Ezkontzako araubide ekonomikoaren aldarazpena

    Eskrituren fotokopia.

  • Desjabetzeak

    Okupazio eta baiespenaren akta.

  • Azalera eskubideak

    Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).

  • Administrazioaren emakida

    Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).

  • Ez da inoiz titularra izan

    Idazkia, oso argi zehaztuta “ez da inoiz nirea izan”.

 

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali