saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000143

Non eta zein da titulartasun aldaketa bat eskatzeko aurkeztu behar dudan dokumentazioa Katastroko dautetan?



Non eskatu titulartasuna aldatzeko

Esteka honetan, izapidea non egin dezakezun jakinaraziko dizugu:

Titulartasun aldaketak: telefonoz, internet bidez edo aurrez aurre

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Titulartasun aldaketen arrazoiak bat baino gehiago izan daitezke eta kasu jakin bakoitzean aurkeztu beharko den dokumentazioa ondoko zerrenda honetan ematen da:

  • Salerosketa: Eskrituren fotokopia edo titulartasun horrekin erregistroan inskribatuta egotea egiaztatzea (erregistroko kontsulta).
  • Dohaintza: Dohaintza eskrituren fotokopia.
  • Oinordetza: Adjudikazioaren eta jaraunspena onartzearen legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
  • Dibortzioa edo banaketa : Hitzarmen erregulatzailearen fotokopia eta epailearen epaiaren fotokopia.
  • Ezkontzako araubide ekonomikoaren aldarazpena: Eskrituren fotokopia.
  • Desjabetzeak: Okupazio eta baiespenaren akta.
  • Azalera eskubideak: Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
  • Administrazioaren emakida: Kasuan kasu egokia den legezko dokumentuaren fotokopia (eskriturak, epailearen autua).
  • Ez da inoiz titularra izan: Idazkia, oso argi zehaztuta “ez da inoiz nirea izan”.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali