www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000137
Zein da aurkeztu behar den dokumentazioa
obra berri bati alta emateko, Handitzea, berritzea edo birgaitzea?
Hurrengo dokumentazioak formatu digitalean azaldu behar du:
- Eskabidean agertzen diren pertsona guztien NANaren fotokopia.
- Aurkezten duenaren NANaren fotokopia.Finkaren edo orubearen zenbaki finkoa edo finka edo orubearen azken ordainagiriaren fotokopia.
- Eraikinaren argazki nagusiak.Udalerriaren barruko kokapenaren planoa.
- Eraikuntzen behin betiko kokapena agertzen den eta eskala eginda dagoen orubearen planoa.
- Ahal dela katastroko lur-zatien erreferentzia eta geoerreferentzia duten lur-zatiei dagokiela aurkeztuko da.
- Obra amaierari dagozkion solairu bakoitzaren eskalara eginiko planoak.
- Obra amaieraren ziurtagiriaren fotokopia.
- Hobariak eskatzen direnean: obra hasieraren ziurtagiriaren fotokopia.
- Obra berria adierazteko eskrituraren fotokopia eta, hala denean, banaketa horizontalaren eskrituraren fotokopia.
- Babes ofizialeko etxebizitzak direnean: babes ofizialeko araubidearen behin betiko kalifikazioaren zedula.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli