www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000124

Nola harpidetu jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura?



Egoitza elektronikoko prozedura, izapide edo zerbitzuen jakinarazpenak eta komunikazioak elektronikoki jaso nahi badituzu, erabiltzaile gisa jasota egon behar duzu egoitza elektronikoan, eta zure profilaren datuak beteta eduki behar dituzu. Horrez gainera, aurretik harpidetuta egon behar duzu jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan. Izapide hori:

Egoitza elektronikoaren bidez, Nire harpidetzak jakinarazpen eta komunikazioetan ataletik egin dezakezu.

Behin hori eginda, Nire jakinarazpen eta komunikazioak atalean izango dituzu eskuragarri harpidetza egin eta hurrengo egunetik aurrera egiten dizkizuten jakinarazpen eta komunikazio guztiak, eta, identifikatu eta autentifikatu ondoren, haietara sartzeko aukera izango duzu.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali