saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000104

Katastro Zerbitzuak nire jabetzako higiezinaren katastroko datuak (adibidez, katastroko balorazioa, titularrari buruzko datuak...) zuzentzen dituen erabakia bidali dit eta konturatu naiz nire ordainagirian ez dela jaso egindako zuzenketa, zelan eska dezaket ordainagiri berri bat?



Hasteko begiratu behar duzu zein den Katastroak bidali dizun erabakian jartzen duen ondorio-eguna: jakinarazi zaizun katastroko aldaketak data horri dagokion ekitaldian ez, hurrengo ekitalditik aurrera izango ditu ondorioak.

  • Katastroko datuak zuzendu baino lehen egindako ordainagiria oraindik ordaindu ez baduzu, Administraziora jo beharko duzu eta ordainagiria baliogabetzea eskatu. Ordainagiriaren kopia eta Katastro Zerbitzuaren erabakiarena erantsi ahal dizkiozu zure eskabideari. Zuzenketak ordainagiri horri eragiten diola egiaztatu ondoren, Administrazioak ebazpen egokia jakinaraziko dizu, zuzena ez zen ordainagiria baliogabetuz eta likidazio berria bidaliz (datuak zuzenduta).
  • Ordainagiria ordaindu baduzu, berriz, zuzena ez zen sarrera horren itzulketa eska dezakezu; halere, katastroko datuak zuzendu eta gero likidazio berriaren ordainagiria bidaliko dizute.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali