saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000102

Ordainagiririk jasotzen ez badut, ordaindu behar al dut?

Zergei buruzko 2/2005 Foru Arauko 100.3 artikuluak honako hau ezartzen du:

  • Aldizka ordainagiri bidez kobratzen diren zergetan, behin erregistro, errolda edo matrikula egokian alta emateari dagokion likidazioa jakinarazi ondoren, hurrengo likidazioak taldeka jakinarazi ahal izango dira ediktuen bidez (ediktuetan horren berri eman behar da).
  • Higiezinaren altari dagokion likidazioa bada, nahitaez likidazioaren jakinarazpena egin behar zaio interesatuari. Jakinarazpena egiteko bi ahalegin egin eta arrakastarik lortu ez bada, jakinarazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta egin ohi da.
  • Hurrengo ordainagiriak multzoka jakinarazi ohi dira ordainagirien berri ematen duten ediktuak argitaratuz, eta horrelakoetan ez da nahitaezkoa jakinarazpena interesatuari berari bakarrik egitea. Nolanahi ere, zergaren ordainketa erraztu nahian, ordainketa-tresnak bidaltzen zaizkie zergadunei posta arruntaren bidez. Etxean ordainketa-tresna hori jasotzen ez baduzu gogorarazi nahi dizugu horrek ez zaituela zergaren ordainketatik salbuesten eta Administrazio honekin jar zaitezkeela harremanetan zorra ordaintzeko.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali