Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000101
Bizkaiko Foru Ogasunaren edozein bulegotara jo dezakezu (Bilbo edo bulego deszentralizatuak), titulartasunaren aldaketa egokia egiteko eskatze aldera. Ogasunaren Bilboko bulegora bazoaz, Katastro Ataleko mostradorera joan behar duzu.
Jabetzaren eskualdatzea egiaztatzen duen jatorrizko agiria eta kopia eroan behar dituzu. Bilboko edo Basauriko Udalak jaulkitako ordainagiriak direnean, administrazio horietara jo behar duzu.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.