saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000100

Salerosketaz gain, noiz gehiago aurkeztu behar da katastroko datuen aldaketari buruzko aitorpena?

Salerosketaz gain, hauexek dira titulartasun-aldaketarik ohikoenak:

  • trukaketa
  • dohaintza
  • dejabetzapena
  • enkante judiziala
  • oinordetza bidezko eskuraketa

Hortaz, horrelakoetan ere, titulartasunaren aldaketari buruzko aitorpena aurkeztu beharra dago.

Edonola ere, komeni da gogoratzea aitorpena aurkeztu behar dela higiezinei dagozkien maila fisiko, juridiko nahiz ekonomiko beste aldakuntzak direla eta . Hain zuzen ere, hauengatik:

  • gozamenak, azalera eskubideak edo administrazio-emakidak eratzea.
  • ondasun higiezinen bereizketa, zatiketa edo elkarketa.
  • eraikuntza berriak egitea eta daudenak zabaldu, zaharberritu, errautsi edo eraistea.
  • landa ondasun higiezinetako lugintza edo aprobetxamendua aldatzea.
  • ondasun higiezinen xedea edo erabilera aldatzea.

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali