saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000099

Nire etxebizitza saltzen badut, zer egin behar dut hurrengo ordainagiriak nire izenean ager ez daitezen?

 

Katastroko titularrek deklaratu egin behar dituzte haien titulartasuneko ondasun higiezinetan gertatzen diren aldaketa fisiko, juridiko edo ekonomiko guztiak, erregelamenduz horretarako ezartzen diren epeetan.

Titulartasuna aldatzeari edoJabetza-eskubide, Gozamen-eskubide, Azalerako eskubide, d) administrazio-emakida edozein eratu edo iraungitzeari lotuta dauden aldaketa juridikoak pertsona edo erakunde eskualdatzaileak ere deklaratu behar ditu.

Pertsona bat baino gehiago badago deklarazioa egitera behartuta, haietako batek betebeharra betez gero betetzat joko da betebeharra.

Deklaratzeko betebeharretik salbuetsita daude hauek:

  1. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari edo Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez aitorpenaren edo autolikidazioaren xede izan diren ondasun higiezinen eskualdaketak.
  2. katastroko aldaketak komunikatzeko aurreikusten diren kasuak,Toki-erakundeek eta gainerako administrazio publiko jarduleek (udalak, foru sailak edo beste edozein administrazio publiko) bidaltzen dituztenak eta notarioek eta jabetza-erregistratzaileek bidaltzen dituztenak baldin eta ondasun higiezinen aldaketa grafikorik ez badakarte.

norma 16 art. 3/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Higiezinen Foru Katastroari buruzkoa (140 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali