Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000098
Ekitaldi horretako urtarrilaren 1ean ondasunaren titularra dena da OHZ zerga ordaindu behar duena.
Administrazioak ez die begiratu behar norbanakoen arteko itun edo akordioei, horiek eremu pribatuan ondorio juridikorik izan baditzake ere.
Adibidea 1:
Etxebizitzaren salerosketa-eguna: 2021/05/15. Saltzailea da 2021eko ekitaldiko ordainagiria ordaindu behar duena. 2022ko ekitaldiaz gero erosleak ordaindu beharko du.
Adibidea 2:
Salerosketako eskritura egindako eguna: 2021/05/15ean. Eskriturak baldintza bat jasotzen du, besteak beste 2021eko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga erosleak ordainduko duelako konpromisoa. Erosleak ez du konpromisoa betetzen eta ez du ordainagiria ordaindu. Horrelakoetan Administrazioak saltzaileari eskatuko dio ordaintzea, bera baitzen 2021/01/01ean ondasunaren titularra.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.