saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000098

Ondasun higiezinaren salerosketako eskrituran jaso da eroslea izango dela jabetza eskuratu den ekitaldiari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaz arduratuko dena. Akordio horrek badu zerga ordaintzeko ondoriorik?

Zerga Administrazioarentzat salerosketa egin den ekitaldiko urtarrilaren 1ean ondasunaren titularra dena da zergaren subjektu pasiboa, Administrazioak ez die begiratu behar norbanakoen arteko itun edo akordioei, horiek eremu pribatuan ondorio juridikorik izan baditzake ere.

Adibidea:

Salerosketako eskritura egindako eguna: 2017/05/15. Eskriturak baldintza bat jasotzen du, besteak beste 2017ko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga erosleak ordainduko duelako konpromisoa. Erosleak ez du konpromisoa betetzen eta ez du ordainagiria ordaindu. Horrelakoetan Administrazioak saltzaileari eskatuko dio ordaintzea, bera baitzen 2017/01/01ean ondasunaren titularra.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali