www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000098

Ondasun baten eskualdaketa, nor da OHZ zerga ordaindu behar duena? Ondasun higiezinaren salerosketako eskrituran jaso da eroslea izango dela jabetza eskuratu den ekitaldiari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaz arduratuko dena. Akordio horrek badu zerga ordaintzeko ondoriorik?



Ekitaldi horretako urtarrilaren 1ean ondasunaren titularra dena da OHZ zerga ordaindu behar duena.

Administrazioak ez die begiratu behar norbanakoen arteko itun edo akordioei, horiek eremu pribatuan ondorio juridikorik izan baditzake ere. Ondasun higiezinen zergaren subjektu pasiboa higiezinaren titularra da dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean.

Adibidea:

Etxebizitza baten salerosketa-eguna, uneko ekitaldiaren 05/05ean: Uneko ekitaldiaren ordainagiria ordaintzeko betebeharra saltzailearena da, titularra baita 1/1ean. Hurrengo ekitalditik aurrera erosleak ordainduko ditu zergak.

Salerosketa-eskrituran klausula bat badago, eta, bertan, erosleak, besteak beste, uneko ekitaldiari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko betebeharra hartzen badu, eta betebehar hori betetzen ez badu eta ordainagiria ordaintzen ez badu, Administrazioak saltzaileari ordaintzeko eskatuko dio, higiezinaren titularra 1/1ean izateagatik.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali