www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000080
Ogasunari begira zeintzuk dira sozietate bat desegiteko bete behar diren baldintzak?
Bilboko gure bulegoetara joan behar duzu (Eskualdaketen Atala), eta 600 eredua, jatorrizko desegite-eskritura eta haren fotokopia aurkeztu (% 1eko zerga ordaindu behar duzu, Sozietate-eragiketengatik).
- Subjektu pasiboak bazkideak dira, eta zerga-oinarria, berriz, sozietatea likidatzearen ondorioz bazkide horietako bakoitzari adjudikatzen zaion zenbatekoa.
- Azkentze-eskriturak Merkataritzako Erregistroan erregistratu behar dituzu.
- Erregistratutako azkentze-eskriturak Zentsuen Atalean aurkeztu behar dituzu, 036 ereduarekin -“Zentsuko baja” egitekoa- eta IFZaren jatorrizko txartelarekin batera.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli