www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000074

Nola aplikatzen da atxikipena jarduera ekonomikoak egiteko alokatzen diren lokaletan?



Negozio-lokal baten errentariak %19ko atxikipena egin behar du errentatzaileari ordaintzen dion prezioaren (BEZ gabe) gainean. Dendaren erabilera bat da atxikipen hori fakturan agertzea.

Adibidez: Errentamenduaren prezioa 100 bada, BEZ 21 izango litzateke (%21a) eta atxikipena, 19 (-19). Beraz, fakturaren zenbatekoa 102 (100+21-19) izango litzateke.

Errentatzaileak sortutako BEZ sartuko du eta errentariak egindako atxikipenak agertzen diren 10-I eredua eman beharko dio errentatzaileari, horrek bere errentaren gaineko zergaren aitorpenean (edo, behin-behinean sozietateen gaineko zergarenean, zerga horren subjektu pasiboa bada) ken ditzan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali