saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000063

Nola helbideratu behar da OHZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duenean?

Posta elektronikoz, faxez edo posta arruntez egin daiteke. Horrelakoetan, dena den, etxebizitzaren zenbaki finkoa, higiezinaren helbidea, titularraren NAN eta helbideratzeko kontu zenbakia eman behar dira.

Erreziboa helbideratuta badaukazu, baina kontua aldatu gura baduzu, edo helbideratuta ez daukazula-eta helbideratu gura baduzu, Foru Ogasunaren bulego birtuala erabili dezakezu izapideok egiteko. Horretarako, baina, BizkaiBai zerbitzuan erabiltzaile gisa baimenduta egon behar duzu. Zerbitzu horretatik kanpo geratuko dira udal bakoitzak zuzenean kudeatzen dituen erreziboak.

Helbideratzea egiteko, hurrengo agiriak erantsi behar dira:

  1. Zenbaki finkoa
  2. Higiezinaren helbideratze
  3. Titularraren NAN
  4. Helbideratze kontu zenbakia
HELBIDERATZE-KONTUAK ALDATZEKO EPEA

Helbideratzeko kontuen aldaketak egiteko epea 2020ko irailaren 25an amaituko da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali