Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000061
21-01-1etik aurrera hasitako ekitaldietan aplikatu beharreko araudia
2020/100 FDaren Xedapen Gehigarri Bakarra. Zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzekobide telematikoak soilikerabiltzeko betebeharra.
Bat.2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bide telematikoa erabiltzeko betebeharra aldez aurretik ezarrita ez badago, nahitaezkoa izango da bide telematikoak erabilita betetzea zergaldia, likidazio- edo aitorpen-aldia 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten zaizkien zergei dagozkien zerga-betebehar guztiak, bai eta data horretatik aurrera sortutakoak ere, kasuan kasu. Halakoetan ere nahitaezkoa izango da Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz harremana izatea, eta jakinarazpenak ere bide horretatik jasoko dira.
Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz betebeharrak betetzeko eta harremanak izateko betebeharra, jakinarazpenak bide horretatik jasotzea barne, urtarrilaren 1etik aurrera egindako eragiketei dagokien informazioa emateko betebehar orokorrei ere aplikatu behar zaie.
Bi. Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuaren foru-agindu bidez ezarriko da baliabide telematikoak erabiliz soilik bete beharko diren zerga-betebeharren zerrenda (aurreko apartatuan adierazten da), bai eta, hala badagokio, betebehar horiek betetzeko baldintzak eta bazterketak ere.
Laukia: Tributu-eredu jakin batzuk telematikoki aurkezteko betebeharraren salbuespena.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.