www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000057
Behin-behineko IFK edukita, zein dokumentazio behar da behin betikoa eskatzeko?
Honako hau da aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Elkarteek: behin-behineko IFK aurkeztu behar dute, jatorrizkoa, eta bai zuzendaritza-batzordeari, estatutuei eta elkarteen erregistroko inskripzioaren ebazpen egokiari dagozkien jatorrizko agiriak ere.
- Sozietate zibilak/Ondasun-erkidegoek: behin-behineko IFK aurkeztu behar dute, jatorrizkoa, eta bai eratze-kontratua ere, behin Ondare-Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaindu ondoren.
- Aldi baterako enpresa-elkarteak: behin-behineko IFK aurkeztu behar dute, jatorrizkoa, eta bai jatorrizko eskritura ere, behin Ondare-Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga ordaindu ondoren.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli