saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000053

Noiz eta nola ordaintzen da OHZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duen udalerrietan?

Zerga ordaintzeko eguna: irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.

  • Banketxe batean helbideratutako ordainagiriei dagokienez, borondateko aldiaren azken egunean egiten da ordainketaren kargua, hau da, urriaren 10ean edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
  • Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, berriz, banketxe laguntzaile batera joan behar da, ezarritako epearen barruan, eta ordainketa-gutuna eraman ordaina egiteko.

Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: % 5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.

Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera.

Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu:

o Edo Foru Ogasuneko zergadunaren arretarako telefonoaren bidez: 946 125 500

o Emailez. Helbide honetara bidali behar da: seccion.ibi@bizkaia.eus

Oharra: posta hau helbideratzeei eta kontsulta orokorrei erantzuteko gaituta dago. Ez zaie erantzungo bestelako eskaerei.

OHZ helbideratzeko, datu hauek eman beharko dira:

• Etxebizitzaren zenbaki finkoa.

• Higiezinaren helbidea.

• Titularra den pertsonaren NANa.

• Helbideratze-kontuaren zenbakia eta titulartasunaren egiaztagiria (bankuko karatularen fotokopia, banku-ziurtagiria).

o Aurrez aurre, Bilboko Ogasunaren bulegoan, bulego deszentralizatuetan eta kutxa eta bankuetan.

o SEDE Elektronikoaren bidez, izapidean: ordainketak. Horretarako, identifikazio elektroniko aitortua behar du.

Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokion Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: Barakaldo, BASAURI, BILBAO, DURANGO, GETXO, LEIOA, MALLABIA, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA)

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali