Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000053
Zerga ordaintzeko eguna: irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: % 5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.
Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera. Horretarako, Gerorapenen Atalera jo behar duzu.
Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu, kontuan izan honako hau:
Esteka: katastroko webgunea
Aurrekoa kontuan hartuta, HONELA HELBIDERATU AHAL IZANGO DA:
EGOITZAN helbideratzeko laguntza-dokumentua: urratsez urratseko prozesua.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.