saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000053

Noiz eta nola ordaintzen da OHZren ordainagiria Bizkaiko Foru Aldundiak OHZ kudeatzen duen udalerrietan?



Zerga ordaintzeko eguna: irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.

  • Banketxe batean helbideratutako ordainagiriei dagokienez, borondateko aldiaren azken egunean egiten da ordainketaren kargua, hau da, urriaren 10ean edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
  • Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, berriz, banketxe laguntzaile batera joan behar da, ezarritako epearen barruan, eta ordainketa-gutuna eraman ordaina egiteko.

Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: % 5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.

Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera.

Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu, kontuan izan honako hau:

  • Zerbitzu hau salbuetsita dago dagokion Udalak zuzenean kudeatzen dituen ordainagirietarako (udalerri hauek dira: Barakaldo, BARAKALDO, BASAURI, BILBAO, DURANGO, GETXO, LEIOA, MALLABIA, PORTUGALETE, SANTURTZI eta ZIERBENA).
  • Badago MUGAEGUN bat (irailaren 22a), eta hortik aurrera ezin izango da uneko ekitaldirako ordainagiririk helbideratu. Helbideratzea adierazitako data baino beranduago eskatzen edo izapidetzen bada, helbideratzeak hurrengo ekitaldian izango du eragina.
  • KONTUZ, ondasunaren transmisiorik izan bada. Egiaztatu katastroko web orrirako esteka honetan higiezina noren izenean dagoen.

    Esteka: katastroko webgunea

  • Katastroan ondasunaren titulartasuna aldatzen denean helbideratzeari buruzko datuak desagertzen dira eta ordainagiri horrek helbideratuta egoteari uzten dio. Beraz, higiezin bat eskualdatu bada eta datua Katastroan eguneratuta ez badago, lehenik eta behin katastroko titulartasuna aldatu behar da, eta ondoren soilik eskatu behar da ordainagiria helbideratzeko. Bestela, helbideratzea baliogabetu egingo da Katastroa eguneratzen denean.
  • Eskualdaketa 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagokoa izan bada eta datua orain eguneratzen bada, helbideratze-eskaerak 2023tik aurrera izango ditu ondorioak. 2022rako likidazio bat bidaliko da, eta dagokion ordainketa-gutunarekin ordaindu beharko da.
  • BEHARREZKOA IZANGO DA kontuaren titularrak kargua onartzea.

Aurrekoa kontuan hartuta, HONELA HELBIDERATU AHAL IZANGO DA:

  1. Egoitza elektronikoaren bidez, "OHZ/EJZren ordainagirien kontsulta eta helbideratzeak" prozeduraren bidez: ordainagiriaren titularrak bakarrik egin ahal izango du, bere kontu batean.

    EGOITZAN helbideratzeko laguntza-dokumentua: urratsez urratseko prozesua.

  2. Tributuei buruzko eskabide baten bidez, gaitutako erregistroetan aurkeztuta edo telematikoki erregistratuta L 20 ereduaren bidez.

    L20ra sartzeko esteka:

  3. Telefonoz, 946 125 500 telefonora deituz.
  4. Aurrez aurre, Ogasuneko edozein bulegotan, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
  5. Irailaren 20a baino lehen sekcion.ibi@bizkaia.eus postontzira egindako eskaeraren bidez, betiere honako dokumentazio hau eransten bada:( OHARRA.- Helbideratzea egingo da soilik eskatzen den dokumentazio guztia aurkezten bada. Bestela, zure eskaerari ez zaiola erantzungo jakin beharko duzu.)
    • helbideratu nahi diren zenbaki finkoak.
    • Helbideratu nahi duzun kontu korrontea
    • Kontu korrontearen titulartasunaren egiaztagiria
    • Ondasunaren titulartasuna ez badator bat kontu korrontearen titularra denarekin, kontuaren titularrak sinatutako agiria, OHZren ordainagiria bere kontu-zenbakian ordaintzea onartzen duena.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali