saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000053

Noiz eta zelan ordaindu OHZren Aldundiak kudeatzen duen ordainagiria?

Zerga ordaintzeko eguna: irailaren 10etik urriaren 10era, edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.

  • Banketxe batean helbideratutako ordainagiriei dagokienez, borondateko aldiaren azken egunean egiten da ordainketaren kargua, hau da, urriaren 10ean edo atzean datorren lehena epearen azken eguna baliogabea bada.
  • Helbideratuta ez dauden ordainagiriei dagokienez, berriz, banketxe laguntzaile batera joan behar da, ezarritako epearen barruan, eta ordainketa-gutuna eraman ordaina egiteko.

Zorra ez bada epe horren barruan ordaintzen, ordainarazpen-aldia irekiko da ordaindu gabeko zor hori dela eta: % 5eko errekargu exekutiboa eta berandutze-interesak eskatuko dira; gainera, zerga biltzeko premiamendu-prozedura abiaraziko da zordunaren ondarearen aurka.

Dena dela, zergaren ordainketa geroratu egin ahalko da, zergaren araudian ezarritako baldintzetan, baldin eta interesdunak horrela eskatzen badu. Geroratzea eskatzeko eskabidea borondatezko epearen barruan aurkezten bada, eten egingo da ordainarazpen-aldiaren hasiera.

Ordainagiria helbideratuta badaukazu eta kontua aldatu nahi baduzu, edo helbideratuta ez baduzu eta helbideratu nahi baduzu, "Ogasun eta Finantza Sailaren bulego birtuala - BizkaiBai" "Datu osagarriak OHZ/EJZ agirien kontsultak eta helbideratzeak"ren bidez egin dezakezu. Horretarako, gogoan izan BizkaiBai bulego birtualean onartutako sinadura elektronikoko sistemetariko baten bat eduki behar duzula. OHZren kasuan ere ordainagiriak helbideratzeko eskatu ahal izango da, seccion.ibi@bizkaia.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz (kontuaren titulartasunaren frogagiria eta helbideratu beharreko ordainagiriaren zenbaki finkoa erantsi behar dira), edo bestela Foru Ogasunaren bulegoetara joanda.

Zerbitzu horretatik kanpo daude euren ordainagiriak kudeatzen dituzten udalak.

Zerga hauen kudeaketa beren gain jasorik duten udalerrietan izan ezik, udalerri horiek kobrantzarako beren epeak ezarriko baitituzte:

  • BARAKALDO *
  • BASAURI *
  • BILBAO
  • DURANGO
  • GETXO
  • LEIOA
  • MALLABIA
  • PORTUGALETE
  • SANTURTZI *
  • ZIERBENA

HELBIDERATZE-KONTUAK ALDATZEKO EPEA

Helbideratzeko kontuen aldaketak egiteko epea 2019ko irailaren 25an amaituko da.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali