www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000051
Zein da babes ofizialeko etxe baten 2. eskuko salerosketa batean ezarri behar den zerga-tasa?
Salerosketa hori 600 eredua erabiliz likidatuko da, eta zerga-tasa % 4 edo % 2,5 izango da, kasuen arabera, balio errealaren gainean (eta gehienez ere Eusko Jaurlaritzak ezartutako salmenta-prezioa), salbu eta eskualdaketa horretako eskuratzailea herri-administrazio batek izendatu badu: kasu horretan, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaindu beharko du.
2011/01/01etik aurrera
- Tasa; % 2,5
- Etxebizitzari eta eranskinei aplikatuko zaie, eta garaje biri, gehienez ere, eraikin berean badaude; bada, elementu horiek guztiak batera eskualdatu behar dira (eskritura berean).
Baldintzak:
- Portzentaje hori, % 2,5, aurretik aplikatu gabe egotea (etxebizitza berean edo beste batean), eskuratu zen % edozein dela ere. Etxebizitza hori ohiko etxebizitza izateko eskuratzea (PFEZeko irizpideak).
- Etxebizitzaren azalera eraikia ez izatea 120 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.
- Familia bakarreko etxebizitzak eskualdatzen direnean, azalera eraikia ez izatea 120 metrotik gorakoa eta partzelaren azalera, etxebizitzak betetzen duena barne, ez izatea 300 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.
- Sarrera independentea duten etxebizitzak joko dira familia bakarreko etxebizitzatzat, eta izan daitezke etxebizitza isolatuak, binaka jarriak, atxikiak edo ilaran daudenak.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli