www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000051

Zein da babes ofizialeko etxe baten 2. eskuko salerosketa batean ezarri behar den zerga-tasa?



Salerosketa hori 600 eredua erabiliz likidatuko da, eta zerga-tasa % 4 edo % 2,5 izango da, kasuen arabera, betiere Eusko Jaurlaritzak ezartzen duen gehieneko prezioaren gainekoa (ez gutxieneko balio eratxikigarriaren gainekoa), salbu eta eskualdaketa horretako eskuratzailea herri-administrazio batek izendatu badu: kasu horretan, BEZa ordainduko du.

2011/01/01etik aurrera

  • Tasa; % 2,5
  • Etxebizitzari eta eranskinei aplikatuko zaie (erregistro-finka bakarra osatzen badute), eta garaje biri, gehienez ere, eraikin berean badaude; bada, elementu horiek guztiak batera eskualdatu behar dira (eskritura berean).

Baldintzak:

  • Portzentaje hori, % 2,5, aurretik aplikatu gabe egotea (etxebizitza berean edo beste batean), eskuratu zen % edozein dela ere. Etxebizitza hori ohiko etxebizitza izateko eskuratzea (PFEZeko irizpideak).
  • Etxebizitzaren azalera eraikia ez izatea 120 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.
  • Familia bakarreko etxebizitzak eskualdatzen direnean, azalera eraikia ez izatea 120 metrotik gorakoa eta partzelaren azalera, etxebizitzak betetzen duena barne, ez izatea 300 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.
  • Sarrera independentea duten etxebizitzak joko dira familia bakarreko etxebizitzatzat, eta izan daitezke etxebizitza isolatuak, binaka jarriak, atxikiak edo ilaran daudenak.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali