www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000051

Zein da babes ofizialeko etxe baten 2. eskuko salerosketa batean ezarri behar den zerga-tasa?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/4/23

Salerosketa hori 600 eredua erabiliz likidatuko da, eta zerga-tasa % 4 edo % 2,5 izango da, kasuen arabera, balio errealaren gainean (eta gehienez ere Eusko Jaurlaritzak ezartutako salmenta-prezioa), salbu eta eskualdaketa horretako eskuratzailea herri-administrazio batek izendatu badu: kasu horretan, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga ordaindu beharko du.

2011/01/01etik aurrera
  • Tasa; % 2,5
  • Etxebizitzari eta eranskinei aplikatuko zaie, eta garaje biri, gehienez ere, eraikin berean badaude; bada, elementu horiek guztiak batera eskualdatu behar dira (eskritura berean).
Baldintzak:
  • Ohiko etxebizitza izatea (PFEZren irizpideak).
  • Etxebizitzaren azalera eraikia ez izatea 120 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.
  • Familia bakarreko etxebizitzak eskualdatzen direnean, azalera eraikia ez izatea 120 metrotik gorakoa eta partzelaren azalera, etxebizitzak betetzen duena barne, ez izatea 300 metro koadrotik gorakoa, eskuratzaileen kopurua edozein dela ere.

Sarrera independentea duten etxebizitzak joko dira familia bakarreko etxebizitzatzat, eta izan daitezke etxebizitza isolatuak, binaka jarriak, atxikiak edo ilaran daudenak.

  • Eroslea ezin da % 25etik gorako beste etxebizitza baten jabe izan, erositako etxebizitza dagoen udalerrian. Aurreko etxebizitza ohiko etxebizitza berria erosi eta 2 urte baino lehen saltzen badu, betekizuna betetzat joko da.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali