Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000047
Zerga-baterakuntzako multzo batean egindako material berrien aktibo inbertsioen ondoriozko kenkaria multzoak berak sortzen du, baldin eta 3/1996 Foru Arauaren 37. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badira, multzoaren egoera kontuan izanda. Hori dela eta, artikulu horren babespean egindako inbertsioei buruzko informazioa jaso eta multzoaren egoerak betekizunen betepena erakunde bakoitzaren egoeraz bestekoa izatea eragin dezakeenez gero, aplikazioak kenkari-oinarria kalkulatzen du soilik taldeak kenkaria sortzeko beharrezko baldintzak betetzen dituenean.
Aitzitik, talde fiskal bateko entitate batek bere autolikidazio indibiduala betetzen duenean, aplikazioak ez du betekizunen balidaziorik egingo, eta zergadunak berak esleitu beharko du kenkari-oinarria, taldeak oro har kenkaria sortzeko baldintzak betetzen dituen edo ez kontuan hartuta.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.