saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000047

Zerga-baterakuntzako multzoaren -220 eredua- aitorpena egin ahal izateko, inbertsioak jasotzen direnean 11/2013 Foru Arauaren 61. artikuluaren agertzen den kenkaria multzoko erakunde bakoitzean aplikatzeko, artikulu horretan ezarritako betekizunak betetzen ez badira ere, ez da sortzen kenkariaren oinarria, zergatik?

Zerga-baterakuntzako multzo batean egindako material berrien aktibo inbertsioen ondoriozko kenkaria multzoak berak sortzen du, baldin eta 3/1996 Foru Arauaren 37. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badira, multzoaren egoera kontuan izanda. Hori dela eta, artikulu horren babespean egindako inbertsioei buruzko informazioa jaso eta multzoaren egoerak betekizunen betepena erakunde bakoitzaren egoeraz bestekoa izatea eragin dezakeenez gero, laguntza-programak ez du kalkulatzen kenkariaren oinarria, eta hori erabiltzaileak kontsignatu behar du, multzoaren baterako egoera aintzat hartuta.

Beraz, zerga taldearen aitorpenaren pantaila bete behar da (bete ezean, ezin da sortu kenkaria, ez aplikatu), eta aldeko sozietateen banako pantailak ere bai (bestela, berrikuspeneko prozeduretan ezin egiaztatu izango litzateke zer erakundek egin duen inbertsioa eta, ondorioz, ez litzateke onartuko).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali