www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000046

Zer sartu behar da sozietateen gaineko zergaren “Bestelako kenketak” pantailan?



Aitorpenaren hasierako orrialdeko atal honek lau kontzeptu ditu:

  • Zerga-irabaziak galtzea: aurreko ekitaldietan sortutako kenketen, hobarien edota zerga-oinarri negatiboen saldoekin osatzen dira, oraindik aplikatzeke badaude eta ezin badira aplikatu, subjektu pasiboaren jardueraren baten ondorioz, eskubidea galdu delako.
  • Legeria aldatu delako aurreko ekitaldietatik aplikatzeke dauden kenketak edota oinarri negatiboak: hemen erakundeak aplikatzeke dituen saldoak izendatuko dira, Bizkaiko Ogasunean jasoak ez badaude lehen BLHn zergak ez ordaintzeagatik.
  • 11/2013 Foru Arauaren VI. Kapituluko III. Tituluaren erregimen berezia. Errentak egozteko erregimena: beste batean parte hartzeagatik sozietateak lortutako zerga-irabaziak zehazten dira, lehenengoak sortu bazituen eta errenten egozpen-erregimena bete behar badu.
  • 11/2013 Foru Arauaren VI. Kapituluko VII. Tituluaren erregimen bereziak. Sozietate xurgatuak edo banatuak: atal honetan erakundeak enpresa berregituratzeko prozesuren batean parte hartzeagatik lortutako zerga-irabaziak jakinaraziko dira.

4 ataletako kontzeptuak eta ezaugarriak txikiak dira eta 1. eta 2. eranskinetan agertzen den edozein izan daiteke. Gainera, VI Tituluko III eta VII. Kapituluei dagozkien ataletan bertan izendatzen diren zenbatekoak ondoren zergaren kitapenean aplikatu ahal izango dira eta kenketen pantailara eramango dira. Hurrengo ekitaldietan programak berreskuratuko ditu aplikatzeke gelditzen badira.

Kontzeptu guztiak ekitaldi honetan jasoko dira, hurrenez hurren: zerga-onura galtzen den ekitaldian; aplikatzeko saldoak izanik, aitorpena Bizkaiko Foru Ogasunean lehenengoz aurkezten den ekitaldian; egozpena beste erakunde batek egiten duen ekitaldian, edo enpresa berregituratzeko eragiketan baten ondorioz zerga-onurak subrogatzen diren ekitaldian.

11/2013 Foru Arauaren VI. tituluko III. kapituluko araubide berezia aplikatuz egozten diren zerga-oinarri negatiboak (ABEE, AIE edo AEIE) batek egotzitakoak), dagoeneko aitortzailearen zerga-oinarrian sartu badira dagokion kontabilitate-emaitza zuzentzearen bidez, ez dira berriro sartu beharko atal honetan, bikoiztasunak saihesteko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali