saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000044

Zer aipatzen du “Taldearen erakunde-multzoaren eragiketa-bolumenaren komunikazioa” atalak? Hori galeren eta irabazien kontuan hartzekoan aldean agertzen da.



Atal honetan erakunde aitortzailearen merkataritzako taldeko erakunde guztien eragiketen bolumena zehaztu behar da. Merkataritzako Kodeko 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, sozietate batek, nagusia esaten zaionak, beste bat, menpekoa, kontrolpean daukala pentsatuko da bien arteko harremanak honelakoak izanez gero:

  • Nagusiak boto eskubideen gehiengoa dauka.
  • Nagusiak administrazio organoaren kide gehienak izendatzeko edo ordezkatzeko ahalmena dauka.
  • Nagusiak, hirugarrenekin egindako akordioen arabera, boto eskubide gehienak balia ditzake.
  • Nagusiak bere botoekin administrazio organoaren kide gehienak izendatu ditu, kontu bateratuak egin behar direnean eta aurreko bi ekitaldietan karguan dauden kideak, alegia. Partikularki, inguruabar hori gertatu dela ulertuko da sozietate nagusiko administrazio organoko kideen gehiengoa administrazio organoko kideak direnean edo sozietate nagusiko edo sozietate hori nagusi deneko beste bateko goren kargudunak direnean. Kasu horrek ez du ekarriko finkapena baldin eta izendatu diren administratzaileen sozietatea beste batekin lotetsita badago idatz-zati honetako lehen bi letretan ezarritako kasuren batean.

Idatz-zati honen ondoreetarako, erakunde nagusiaren boto eskubideei menpeko beste sozietate batzuen bitartez edo beren izenean dihardutela erakunde nagusiaren edo menpeko beste batzuen kontura diharduten pertsonen bitartez dituztenak gehitu behar zaizkie, bai eta beste pertsona batzuekin hitzartuta dituztenak ere.

Merkataritza-talde baten zati izateko baldintzak betetzen badira, pantailan eskatutako zenbatekoak izendatu beharko dira, baita taldeko erakunde guztien zerrenda ere eta erakundeei dagokien gakoa merkataritza-taldean markatu beharko da. Pantaila hau bete ahal izateko gako hau markatuta eduki beharko duzue zerga-araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarriak pantailan.

Merkataritza-kodearen definizioarekin bat, erakundea merkataritza-talderen batean integratua ez badago, Zerga-araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarriak pantailan sartu behar duzu eta merkataritza-talde bateko kidea “EZ” den erakundea markatu behar duzu.

Bestalde, merkataritza-talderen baten barruan sartuta dauden erakundeentzat eskatutako informazioa derrigorrezkoa izango da establezimendu iraunkorrentzat, pertsona edo erakunde ez-egoiliar berdinarenak badira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali