Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000042
"Likidazioaren" "Sartu edo itzuli beharreko emaitza" atalean, erakundeak aurreko ekitaldietan aplikatutako onura fiskalen zenbatekoa kontsignatuko du. Onura horiek itzuli egin behar dira, araudiak horiek finkatzeko eskatzen dituen baldintzak bete ez direlako.
Gainera, itzultzen ari den zerga-onura bakoitzaren deskribapen labur bat egingo da, eta, hala badagokio, dagozkion berandutze-interes indibidualizatuak.
Erakundeak zerga onura aplikatu duen ekitaldian Zerga hainbat administraziori ordaindu badie (bakoitzari bere lurraldean egindako eragiketen bolumenaren arabera), ekitaldi horretako karga-ehuneko berak aplikatu beharko ditu aurreko ekitaldietako mozkin galeraren ziozko gehikuntza kalkulatzeko zerga administrazio bakoitzari aurkeztu beharreko autolikidazioa.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.